ALBISTEAK|

Gu ere, iragarrita genituen ekitaldi guztiak bertan behera utzi beharrean aurkitzen gara.

 

Alde batetik, ZALDI URDINAren emanaldiak bertan behera geratuko dira berrogeialdiak dirauen bitartean. Bertan behera gelditu diren emanaldi guztiak aurrerago egin ahal izateko lanean dihardugu.

 

Aulestin izatekoa zen ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA ere bertan behera geldituko da, baina lasai, aurrerago izango baitugu elkarrekin berrogeialdia igaro eta antzerkia elkarri kutsatzeko aukeraren bat.

 

GERNIKAK da sukaldean geneukan beste proiektu bat. Herriko talde, kolektibo eta norbanakoen partehartzearekin bonbardaketaren egunean egitea aurreikusten genuen sentikaria ere aurrerago zehaztuko dizuegun beste data baten burutuko da.

 

Etxean gelditzeko momentua da orain. Kolpe gogorra izango da hau euskal antzerkia eta orohar kulturaren inguruan lanean dihardugunontzat. Artedramatik elkartasun mezu bat zabaldu nahiko genuke eta ziur gaude honetatik indartuta aterako garela.

 

Guk lanean jarraituko dugu.

 

Elkar zaindu dezagun eta laister ikusiko gara!

 

ANTZERKIAK BIRAN|

Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.                                      Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 636 552 244

info@artedrama.com