ANTZEZLANAK BIRAN|
IBILBIDEA|
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.
Zuzendaria:
Ximun Fuchs
Koreografia:
Philippe Ducou
Idazkera:
Arantxa Hirigoyen,
Maite Larburu,
Manex eta Ximun Fuchs
Aktoreak:
Maite Larburu,
Manex Fuchs,
Ximun Fuchs
Musika: Maite Larburu
Eszenografia eta jantziak:
Fran Dussourd
Argiztapen diseinua eta teknika:
Aitz Amilibia
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada,
Argi Perurena, Mikel Unamunzaga
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen
Axut! - ArteDrama
AMUA.
ANTZEZLANAK
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESGARGAK
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.
Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?
Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
Esaera zaharrak dioen bezala:
“Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.
Zuzendaria:
Amancay Gaztañaga
Aktoreak:
Ander Lipus
Laura Penagos
Idazketa laguntzailea:
Miren Amuriza
Argiztapena: Arantza Flores
Teknika: Mikel Unamunzaga
Jantziak: Barbara Rasso
Musika: Ibon Rg
Eszenografía eraikuntza: Atx Teatroa
Argazkia: Ainhoa Resano
Ekoizpena: Iasone Parada
Banaketa: Irantzu Azpeitia
<
>
<
>
www.zaldiurdina.eus
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Unai Iturriaga eta
Igor Elortzarekin idatzia
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Zuzendari laguntzailea:
Ainara Gurrutxaga
Aktoreak:
Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala,
Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
Koreografia: Philippe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Jantziak: Marodi sorkuntzak
Argiztapena eta eszenografia:
Josep Duhau, Aitz Amilibia
Teknika: Aitz Amilibia
Irudia: Oier Zuñiga
Argazkiak: Ainhoa Resano
Teaserra: Eñaut Castagnet
Media: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Bitartekaritza, hezkuntza artistikoa eta kulturala: Arantxa Hirigoyen
Artedrama - Axut! - Dejabu
ZALDI URDINA.
ANTZEZLANAK
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Nafarroa Karlomagno-ren tropek okupatzen dutela antzezten ditu Ibañetak. Batzuk okupatzaileari aurre egiten, besteek harekin kolaboratzen. 778 urteko gertakariak. Orreagan Euskaldunen garaipenaren data hain justu, legendari oihartzun eginez, Larzabal-ek 1968-an idazten du, frankismoaren kontrako Euskaldunen erresistentzia armatuaren birsortzearen urtea, antzezlan epiko bat non pertsonaiak garaikideen antza duten. Berrogei urte berantago, gaurkotasun bat agertzen du : Euskaldunek ez dute oraino aterabide bat atzeman ahal izan, herri nortasuna betikotu galdeari erantzuteko eta borroka armatuaren burrunbek segitzen dute. Parean begiratzea hobe.
Jokolariak:
Maitena Tikoipe
Laida Harlouchet
Arantxa Idieder
Kristiane Etxaluz
Salbat Faltxa
Jean-Marie Irigoin
Iban Ithurbide
Beñat Bidegain
Amaia Boloki
Xabi Elgart
Manex Erdozaintzi
Mattin Errekart
Maite Goihenetxe, Mateo
Mark Emedy
Jean-Bernard Negeloua
Filip Tikoipe
Eñaut Larralde
Idazlea: Piarres Larzabal
Aintzin predikua:
Antton Luku, Ander Lipus
Zuzendari artistikoa: Ander Lipus
Musika sortzailea: Jean-Christian Irigoyen
Musikalariak:
Jean-Christian Irigoyen, Dominique Barreix
Alde plastikoaren prestakuntza:
Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo
Argien diseinua: Oier Ituarte
Instalazioa: Gonzalo eta Pette Etxebarria
Taulagaina, teknika: Xuburu, Mathieu
Afitxa: Asisko Urmeneta
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Hegoak gogora ekartzen ditu bere amuma Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan.
Ines:
Ander Lipus
Nikosia:
Espe López
Hegoa:
Miren Gaztañaga
Bo:
Mirian K. Martxante
Witz, Axpe, Kopla:
Alex Gerediaga
Texto:
Jon Gerediaga
Espacio sonoro: Xabi Erkizia
Diseño iluminación: Oier Ituarte
Vestuario: Miren Lore Garmendia
Escenografía: Jose Pablo Arriaga
Maquillaje: Cinthia Ioli
Diseño gráfico: Ainhoa Resano
Ayudantes de dirección:
Ainara Gurrutxaga
Urko Redondo
Producción: Artedrama
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
DESKARGAK
Danadanada!
Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabana, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin dira: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfast-eko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak Manex Dominitxine iparraldeko kantautorea, Aitor ameriketako tio pelotaria, Ignatius poeta mozkorra portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak mundua zeharkatu du Euskal-Herrira iristeko: eraman genituen Indiara atabalak eta konkistatu genuen Taj Mahala, australiara joan ginen eta mundu guztia saltoka ipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan, gero orienteko errege magoengana korrika, haiek bahitu eta gora errepublika!, Ipar-Amerikara hurbildu eta yankee zantarrak kikildu, zeharkatu dugu Europa eta jateko bakarrik berakatz sopa, eta azkenik heldu gara Euskal-Herrira, kalipota larruan, eta berriz sartu dugu bizi-poza barruan!
Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak. Xoua eta algara plazan! Zazpi teta pitxaurre zapla! Pazpireta ratsis panza! Pantxazpi saltxitxas zaplata!
Ines:
Ander Lipus
Nikosia:
Espe López
Hegoa:
Miren Gaztañaga
Bo:
Mirian K. Martxante
Witz, Axpe, Kopla:
Alex Gerediaga
Texto:
Jon Gerediaga
Espacio sonoro: Xabi Erkizia
Diseño iluminación: Oier Ituarte
Vestuario: Miren Lore Garmendia
Escenografía: Jose Pablo Arriaga
Maquillaje: Cinthia Ioli
Diseño gráfico: Ainhoa Resano
Ayudantes de dirección:
Ainara Gurrutxaga
Urko Redondo
Producción: Artedrama
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?
Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Erregea, Bertsolaria:
Tokian tokikoa
Bufoia, aktorea:
Ander Lipus
Zalduna, gai-jartzailea:
Unai Elizasu
<
>
ArteDrama-Le Petit Theatre Du Pain-Dejabu Panpin Laborategia
ERRAUTSAK.
www.errautsak.com
ANTZEZLANAK
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Igor Elortza & Unai Iturriaga
Taula Zuzendaritza:
Ximun Fuchs
Aktoreak:
Ander Lipus (Zigor)
Manex Fuchs (Erramun)
Ximun Fuchs (Kaiet)
Miren Gaztañaga (Eider)
Ainara Gurrutxaga (Pili)
Urko Redondo (Fermin)
Idazkera:
Igor Elortza & Unai Iturriaga
Eszenografia:
Jose Pablo Arriaga
Argiztapen diseinua:
Josep Duhau
Argazkiak:
Ainhoa Resano
Kartela:
Lontxo Yriarte
Adminiztrazioa:
Xabino Alkorta
Vincenç Claverie
Elorri Etcheverry
Aurélie Lambert
Teknika:
Xabino Alkorta
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin sortutako antzezlana da. Taldean sortua eta eraikia.
Konpainian ohikoa dugun moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua
benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen.
Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina.
Zuzendaritza:
Dejabu panpin laborategia
Antzezleak:
Miren Alkala
Iñigo Aranbarri
Maria Alonso
Urko Redondo
Ainara Gurrutxaga
Musikaria:
Arantxa Vicedo. Klik!
Testuak:
Aktore taldea
Ainara gurrutxaga
Oier guillan
Jantziak:
Pat
Argi diseinua:
Ander Fernandez
Kartela:
Ibai Maritxalar
Banaketa:
Artedrama
Laguntzaileak:
Azala
Harri Xuri
EKE
Mikelazulo
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian.
Hamlet, gaur eta hemen.
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da hauzia.
“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatzen dugu, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du.
Hamlet, gurea...
Zuzendaritza:
Ximun Fuchs
Autorea:
William Shakespeare
Adaptazioa:
Xabier Mendiguren
Aktoreak:
Ander Lipus
Ainara Gurrutxaga
Manex Fuchs
Maika Etxekopar
Iñaki Ziarrusta
Miren Tirapu
Urko Redondo
Argiztapen diseinua:
Josep Duhau
Koreografia: Philippe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Argazkiak:
Amaia Jorajuria & Guillaume Méziat
Kartela: Lontxo Yryarte
Web arduraduna: Zuriñe Soto
Administrazioa:
Elorri Etcheverry
Iasone Parada
Xabino Alkorta
Kattalin Ezcurra
Irantzu Azpeitia
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak... giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.
Taula Zuzendaritza:
Manex Fuchs
Idazkera:
Xabier Mendiguren
Aktoreak:
Ander Lipus
Iñaki Ziarrusta
Miren Tirapu
Espazio eszenikoa:
Dejabu Panpin Laborategia
Eszenografia errealizazioa:
José Pablo Arriaga
Iñaki Ziarrusta
Buruhandia:
Mikel Ibarzabal
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Argiztapen diseinua: Josep Duhau
Musika: Asier Ituarte
Kantaria: Maika Etchecopar
Txirulak: Mixel Etchecopar
Teknika: Xabino Alkorta
Argazkiak: Ainhoa Resano
Kartela: Aritz Merino
Web arduraduna: Zuriñe Soto
Adminiztrazioa: Iasone Parada
Irantzu Azpeitia, Xabino Alkorta
Ekoizlea. Banaketa: Artedrama
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Idazlea Zeu Zara, Irakurtzen Duzulako liburuan topatu dugu leihoak marrazten dituen neskatila. Mundua luzea eta zabala dela erakutsi digu eta leihoak pintatzen dizkigula zati txikitan ikusi ahal izateko. Bizitzaz gehiago ikasten baita kanpoan, presarik gabe bazoaz, oinak ipintzen diren lekuaz pixka bat haratago eramanez gogoa.
Hauxe duzu gomita hausnartzeko, galderek ez dutela erantzun bakarra deskubritzeko, burutapenak eta pentsamoldeak ez direla norabide bakarrekoak baieztatzeko, eta zergatik ez, amets egiteko.
Aktoreak:
Urko Redondo
Ainara Gurrutxaga
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe.
Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan.
Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.
Ideia eta zuzendaritza:
Dejabu panpin laborategia
Antzezleak:
Urko Redondo
Miren Alkala
Iñigo Aranbarri
Ainara Gurrutxaga
Musika konposaketa:
Ander Fernandez
Testuak:
Antzezle taldea
Oier Guillan
Argi teknikariak:
Ander Fernandez
Jabi Barandi
Txeloa:
Jon Larraz
Jantziak:
Marodi Sorkuntzak
"Domino" abestia: Muskulo
Testua: Asier Sarasola
Argazkiak: Ainhoa Resano
Burni lana: Alvaro Ledesma
Kartela: Ainara Gurrutxaga
Hosto biltzailea: Filo Juanikorena
Banaketa: Artedrama
<
>
ANTZEZLANAK
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.
Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak.
Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak.
Zuzendaria:
Ander Lipus
Idazlea:
Jon Gerediaga
Aktoreak:
Kristiane Etxaluz
Javier Barandiaran
Ander Lipus
Maika Etxekopar
Zuzendari laguntzailea:
Mariya Aneva
Musika: Asier Iturriarte
Argiztapena: Josep Duhau
Jantziak: Leire Orella
Bordatual: Karmele Lizundia
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Panpina eta Atrezzoa: Battitt Halsouet
Kartela: Aritz Merino
Argazkiak: Ainhoa Resano
Bideoa: ENY Prod
Web arduraduna: Roberto Quintana
Administrazioa:
Iasone Parada
Irantzu Azpeitia
Xabino Alkorta
Banaketa: Artedrama
<
>
ArteDrama -Le Petit Théâtre de Pain – Dejabu Panpin Laborategia
FRANCOREN BILOBARI
GUTUNA.
www.franco.eus
ANTZEZLANAK
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Unai Iturriaga & Igor Elortzarekin idatzia
Zuzendaria:
Ximun Fuchs
Aktoreak:
Ander Lipus
Patricia Urrutia
Manex Fuchs
Zoila Berastegi
Urko R. Pescador
Erika Olaizola
Pako Revueltas
Argiztapena: Josep Duhau
Koreografia: Philipe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Teknika: Gotzon Hegoas
Argazkiak: Guillaume Méziat
Bideoa: Eñaut Castagnet
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Irudia: Hiru Damatxo
Media: Roberto Quintana
Administrazioa:
Iasone Parada
Elorri Etcheverry
Xabino Alkorta
Kattalin Ezkurra
Irantzu Azpeitia
Elise RObert Laudette
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
DESKARGAK
Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?
Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.
Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
Antzezleak: Miren Alkala
Alvaro Garayalde
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Bere patuari ihes egin ezin dion abenturazalea da Martin Zalakain. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberri hau, western karlistatzat jo daiteke kasik: mendiko ibilerak, maitasunaren hasi-masiak, estraperloaren estuasunak...
Tabernako beroaldien lekuko izango gara, ezagutuko ditugu gerrako trantze gordinak eta bideetan barrena topatutako adiskidantza zintzoak zein aliantza interesatuak.
“Bizirik nago, baina barruan dudan bizitza erabili ezean, usteldu egiten zait”, dio Martinek, arriskuen ezaxola, sasiaren lagun.
Gozotik eta tragikotik, bietarik du asko Zalakainen bizitzak. Ez du ekintzarik falta, ez eta ospakizunik ere.
Heroiaren kasta eta katarsiaren aldarria hain bere dituen nobela batek, izan ote dezake dantzaren bidezkoa baino taularatze hoberik?
Zuzendaritza:
Juan Antonio Urbeltz
Taula zuzendaritza:
Ander Lipus
Idazkera: Harkaitz Cano
Koreografia:
Juan Antonio Urbeltz
Dantzari taldeak:
Argia (Donostia)
Kezka (Eibar)
Haritz (Elgoibar)
Duguna (Iruñea)
Maritzuli (Miarritze)
Elai Alai (Portugalete)
Arkaitz (Añorga)
Astigar (Astigarraga)
Gure Kai (Deba)
Dantza Maisu/Maistrak:
Fernando Ariztizabal
Jexux Larrea
Iñaki Arregi
Garikoitz Otamendi
Itziar Otamendi
Josu Garate
Talde arduradunak:
Claude Iruretagoyena,
Oier Araolaza, Aritz Ibañez,
Iker Gil, Eire Vil
Musika sorkuntza:
Marian Arregi eta Mikel Urbeltz
Musikariak:
Mikel Urbeltz (biolina), Arantzazu Mujika (biolina), Maider Urbeltz (arpa, ahotsa), Imanol Urkizu (panderoak), Ander Blasco (akordeoia), Isabel Abarzuza (mandolina), Rosana Ascacibar (lautea), Ander Percaz (gitarra), Beñat Lopez (perkusioa), Aitor Huarte (txirula), Ibai Osinaga (bonbardinoa), Ibai Indart (tronpeta), Julen Leuza (bonbardinoa), Osel Molinet (klarinetea), Iñaki Sagardoi (txistua), Iruñeko Ezpelur dultzaineroak: Tomas Diaz, Xabier Maritxalar, Shanti Diaz.
Aktorea: Ander Lipus
Soinuztatzea: Angel Katarain
Argiztapen diseinua:
EJunki Mayo (ArgiBeltz)
Argiztapena: Eragin
Jantziak: Amaia Bueno
Makillajea: Mertxe Ibañez
Arduradun ekonomikoa:
Garbiñe Argaña
Irudiak: Tomas Hernandez-Mendizabal
Argazkiak: Iñaki Zugasti
Webmaster: No Media Estudio
Ekoizpena: Ikerfolk
Hedapena: Artedrama
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano,
Argi Perurena, Unai Iturriaga eta
Eñaut Castagnetekin idatzia.
Zuzendaria:
Ander Lipus
Aktoreak:
Ximun Fuchs
Manex Fuchs
Eszenografia eta
argiztapen diseinua:
Josep Duhau
Musika:
Ximun Fuchs
Bideoak:
Zigor Garro, Eñaut Castagnet
Jantziak:
Marodi Sorkuntzak
Afitxa:
No Media Estudio
Ekoizpena:
Iasone Parada, Elorri Etcheverry,
Xabino Alkorta, Katti Biscay,
Elise Robert Loudette
· Naiz. "Zazpi Senideko antzezlan berria prest dute..."
· Radio Kultura. Kultur Kuboa.
· Ahoz Aho. "Egin eta eragin dezagun, has gaitezen..."
· Berria. "Anai-arreben absentziaz"
· Gara. "Artisten anaitasun bizipenak agertokira daramatzan obra"
· Berria. Kritika. "Gure gu zapuztuak"
· Gara. Kritika. "Zinez eta minez"
· Ortzadar. "Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain konpainien lan berriak"
· Naiz. "Zazpi senideko, bi aktore, anai, senidetasunaz"
<
>
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.
Idazlea:
Unai Iturriaga
Zuzendaria:
Manex Fuchs
Aktoreak:
Ander Lipus
Patricia Urrutia
Musika: Asier Ituarte
Kitarra: Keu Agirretxea
Argiztapena: Josep Duhau
Teknika: Xabino Alkorta
Eszenografia: Amaia Garate
Panpina: Battitt Halsouet
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Irudia: Zugazart
Argazkiak: Ainhoa Resano
Administrazioa: Iasone Parada
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Ekoizpena: ArteDrama
Huts Teatroa
HOZKAILUA.
ANTZEZLANAK
<
>
Dajabu Panpin Laborategia.
AZKEN PORTUA.
Dejabu.eus
SINOPSIA .
LAN TALDEA .
PRENTSA .
DESKARGAK
Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen.
Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak bizituko ditugu.
Zuzendaritza:
Dejabu
Aktoreak:
Urko Redondo
Ainara Gurrutxaga
Musikaria:
Ander Fernandez
Musika konposizioa:
Mikel Ugarte
Ilustrazioak:
Idoia Beratarbide
<
>
ANTZEZLANAK
Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma. Tel.: (+34) 615 77 95 11 . (+34) 636 552 244
info@artedrama.com