ARTEDRAMA|

Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapean.

 

Artedrama Plataformaren oinarri eta labore-lurra, antzerkia eta artea esateko eta izanarazteko gure herri honek dituen hitzak eta ekintzak dira.

 

Labore-lur horretan finkaturik, zutabe ezberdinek eusten diote Artedrama Plataformaren sabaiari.

·Ikerketa: badena bilatzeko.

 

·Sorkuntza: ez dena imajinatzeko, imagina bihurtzeko.

 

·Ekintza: imajinatutakoa egiteko.

 

·Drama: egindakoak hegaz egiteko.

 

·Antzerkia: hegoa ogibide izateko.

 

·Artea: ogibidea egibide izateko.

Artedrama: Jose Ramon Aketxe plaza, 11. 48940 Leioa. Bizkaia.          Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 633 56 76 46  .  94 607 25 72

info@artedrama.com