KEINU, ANTZERKIRA HURBILDUZ|

Errotik gorantza datorren keinua ahotsa, gorputza, zeinua.

KEINU MAREN BASTERRETXEARI.

Maren Basterretxea, 1995 berriatuarra.  2009an José Uruñuela Dantza Kontserbatorian sartu zen, eta bertan burutu zituen Ikasketa profesionaletako lehenengo eta bigarren mailak. Bizitzak dantzatik aldendu eta antzerkira eraman zuen. 2016an Dantzertin sartu zen Arte Dramatikoko Ikasketak burutzera.

Gaur egun, Anita Maravillas konpainiarekin “Kotondarrak” antzezlanean jarduten du aktore gisa.

 

BIZIARAZI, (Txotxongiloak)

Haurrak txotxongiloen antzerkira hurbiltzea du helburu tailer honek. Ezagutzen al dugu txotxongiloen mundu zabala? Munduko kultura guztietan aurki daitekeen fenomenoa da titerea, eta material zein ezaugarri guztietakoak daude. Objektu sinpleenari irudimen eta teknika apur batekin bizia dario. Gizakion itxura hartzen dute, baina imaginatu ezin ditugun horiek ere egin ditzakete txotxongiloek, gure gaitasunetatik kanpo doaz. Hortik, Jainko Txiki bezala izendatzea zenbaitek. Gure gorputza eta objektuak jarriko ditugu jolasean tailerrean zehar txotxongiloen biziaren oinarriak ulertu eta praktikan jartzeko.

 

- Maiatzak  15-16

- Bi talde: 10:00-11:30 / 12:00-13:30

- 6 / 11 urteko haurrentzat

- ASTRAN

- 15 €

KEINU ZIOMARA HORMAETXERI.

Ziomara Hormaetxe, 1982 gernikarra. Dantza klasiko eta dantza garaikideko ikasketak Nizako Unibertsitatean burutu zituen. 2014an bere konpainia propioa sortu zuen bere proposamen artistikoak aurrera eramateko. Ordutik, lanean dihardu sortzaile eta artista independente moduan. Bere piezak munduan zehar aurkezteko aukera izan du, bai Venezuelan, Hego Korean eta EEUUetan. Tailer eta workshop ezberdinak ematen ari da egun, eta   disziplina artistikoak hezkuntzaren barnean sartzearen aldeko ekintzetan inplikatua dabil.

 

IRUDIMENA DANTZATUZ, (Mugimendua)

Dantza gure egunerokotasunera eramateko aukera bat bezala ikusten dut tailer hau. Gure eguneroko bizipenak mugimendura eramateko aukera bat. Irudimenerako zabalgunea, ate ireki bat. Bakoitzak bere irudimenean eraikitako irudiak izango dira mugimendua lantzeko abiapuntua.

 

- Maiatzak  8-9

- Bi talde: 10:00-11:30 / 12:00-13:30

- 6 / 11 urteko haurrentzat

- ASTRAN

- 15 €

Artedramak, Astrak eta Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi diegu jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko.. Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan antzerki ikastaroak ere eskaini nahi ditugu.  Arte eszenikoen mundura lehen pausua emateko tailer trinkoak euskaraz proposatzen ditugu eta horiekin batera antzerkigile ezberdinen begirada ezagutzea dugu helburu. Gure KEINU antzerkigileei, antzerkizale eta etorkizuneko aktoreei zabaldu nahi diegu gure herrian eta eskualdean.  Antzerkia jolas moduan euskara hutsean lantzea da gure erronka nagusia beste behin ere. Saio hauetan ikasle bakoitzak bere sormenezko unibertso propioa eraikitzea gustatuko litzaiguke eta antzerkiak dituen forma guztiak ezagutzea gurekin.

 

Antzerkiaren transmisioa, unibertsoa, aldarrikapena orain eta hemen gure KEINUri esker.

 

Izena emateko, jarri gurekin harremanetan 686 198 264 telefonora deituz, edo info@artedrama.eus helbidera idatziz.

 

HISTORIKOA

KEINU 2020

KEINU 2019

KEINU ENERITZ ARTETXERI.

Eneritz Artetxe, 1972 gernikarra. Antzerki, musika eta Haur Hezkuntza ikasketak ditu. Antzezle bezala, hainbat antzerki talde zein antzokitarako egin izan du lan eta telebistan ere aritu izan da lanean hainbat urtetan. 2013.ean Dxusturi teatroa sortu zuen eta talde honekin bakarrizketa bi eraman ditu taula gainera: “Konpota” eta “Karramarroa”. Azken urte hauetan idazteari ere ekin dio eta hauek dira argitaratu dituen testuetako batzuk: Karanbola hirukoitza (EHAZE, 2019) eta Isiltasuna (SUSA/ EHAZE, 2019). Horrez gain bere ibilbide osoan zehar antzerki pedagoga bezala aritu izan da lanean hainbat antzerki eskola, kultur etxe, antzerki talde zein pedagogia zentrotan.

 

GORPUTZA, ESPAZIOA ETA IRUDIMENA. (Antzerkia)

Saio hauetan gorputzarekin, espazioarekin eta irudimenarekin jolastuko gara. Gorputz eta ahots adierazpena landuko ditugu, irudimenezko egoera ezberdinetan murgilduko gara eta hainbat pertsonaia gorpuzteko aukera izango dugu. Jolas zein inprobisaketa ezberdinen bidez, gure sormena eta adierazpena jarriko ditugu martxan. Gorputza, mugimendua eta irudimena erabiliz gure artean komunikatu eta ondo pasatzea izango dira saio hauen helburu nagusiak.

 

- Ekainak  5-6

- Bi talde: 17:00-18:30 / 19:00-20:30

- 6 / 11 urteko haurrentzat

- ASTRAN

- 15 €

Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.                                      Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 636 552 244

info@artedrama.com