KULTUR MARATILA LEIOA 2017|

KULTUR MARATILA programak euskarazko ekitaldiak eskaintzen ditu. ARTEDRAMAk eta KULTUR LEIOAk atontzen dute elkarlanean.

 

Aurten, otsailaren 1ean asteazkenez hasi, eta otsailaren 5ean, igandearekin amaituko da.

 

2012an abiatu zen zikloa, bere baitan hainbat adierazpide hartuz: antzerkia, dantza, bertsoa, musika, performancea… KULTUR MARATILAk horiek denak uztartzea eta plazaratzea du helburu.

 

KULTUR MARATILA euskal sorkuntzaren plaza da, askotariko artistek eta publikoak bat egiten duten espazioa.

DESKARGAK. KULTUR MARATILA 2017.

- KULTUR MARATILA 2017. KARTELA.

Artedrama: Jose Ramon Aketxe plaza, 11. 48940 Leioa. Bizkaia.          Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 633 56 76 46  .  94 607 25 72

info@artedrama.com