NOR GAREN|

Artedrama Arte Eszenikoen plataformako lantalde egonkorra lau kidek osatzen dugu: Ander Lipusek, Iasone Paradak, Irantzu Azpeitiak eta Mikel Unamunzagak.

TEKNIKA ETA KOMUNIKAZIOA

Mikel Unamunzaga

Markina-Xemein (1987). Ikaskuntza formalean bezainbeste, bere jakinminari erantzuteko bilaketa lanean aritzean lortu ditu bere gaitasunak. 2019an batu zen taldeari batez ere teknika eta komunikazio lanen arloetan aritzeko.

Markina (1971) Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen eta bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu. 1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritu zen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta Antzerki eskoletan irakasle izan da. 2007an Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa konpainia.

ZUZENDARI ARTISTIKOA

Ander Lipus

EKOIZPENA

Iasone Parada

Orereta (1986) Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. EICTVn arte zuzendaritza ikasketak burutu ostean, 2012an hasi zen Artedraman ekoizpen lanetan.

HEDAPENA

Irantzu Azpeitia

Bilbo (1981) Kultur dinamizatzailea eta Kazetaritza ikasketak. Antzerki munduan hasi zen lanean 2003an Artez Aldizkarian. Ondoren kultur proiektu ezberdinetan hartu du parte Portal 71 Producciones Culturales enpresaren eskutik. 2012an Artedraman hasi zen hedapen arduradun gisa lanean.

"MILA ESKER GURE BIDAIDE, LAGUN, MAKULU, EUSKARRI, EKARLE ETA EMALE IZAN ZARETEN GUZTI-GUZTIOI.

  GURE OHOLA ZARETE ITSASO HANDIAN”

Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.                                      Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 636 552 244

info@artedrama.com