Skip to main content

ARTEDRAMA

ANTZEZLANAK

gezi-zuzena

Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapean..

Antzelanak

MIÑAN

SINOPSIA

«Ibrahimaren istorioak primeran laburbiltzen du
migratzaileen odisea»
Amets Arzallus

Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko.
Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

DESKARGAK

Kartela             Dossierra        Txosten pedagogikoa

LAN TALDEA

Egileak
IBRAHIMA BALDE
AMETS ARZALLUS

Egokitzapena
TIMBERLAKE WERTENBAKER

Zuzendaria
ANDER LIPUS

Zuzendari laguntzailea eta koreografia
PHILIPPE DUCOU

Aktore zuzendaritza
MANEX FUCHS

Aktoreak
ANDER LIPUS
SAMBOU DIABY
EIHARA IRAZUSTA
MIKEL KAYE

Kanpo begirada
XIMUN FUCHS

Argiztapena
OIER ITUARTE

Eszenografia
JOSE PABLO ARRIAGA

Musika
AITOR AGIRIANO (TORO)

Jantziak
IKERNE GIMENEZ

Argazkiak
AINHOA RESANO

Teaserra
JAVI SEVA
EKAIN ALBITE
LUCIA FEUILLET

Ekoizpena
IASONE PARADA

Diseinu grafikoa eta teknika
MIKEL UNAMUNTZAGA

Banaketa
IRANTZU AZPEITIA

Mediazioa
ARANTXA HIRIGOYEN

HONDAMENDIA

SINOPSIA

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Patua, zoria edo zorte txarra? Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke.

2020ko martxoa: covida heldu da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

PRENTSA

I am text block. Click edit

LAN TALDEA

Zuzendaria:
Ximun Fuchs

Idazlea:
Harkaitz Cano

Aktoreak:
Ander Lipus, Maite Larburu,
Manex Fuchs,
Ruth Guimerá,
Eneko Gil, Ane Sagues,
Jon
Ander Urresti

Bideoa:
Maialen Belaustegi

Koreografia:
Philippe Ducou

Musika:
Maite Larburu,
Asier Ituarte

Eszenografia:
Fran Dussourd

Argiztapen diseinua:
David Bernués

Soinu diseinua:
Philippe Barandiaran

Teknikaria:
Ieltxu Ostolaza

Teaserra:
Eñaut Castagnet

Argazkia:
Ainhoa Resano

Kartela:
Unai Bergara

Diseinu grafikoa:
Roberto Quintana

Ekoizpena:
Iasone Parada,
Mikel Unamuntzaga,
Argi
Perurena

Mediazioa:
Arantxa Hirigoyen

Banaketa:
Irantzu Azpeitia

Atzerrian lurra garratz

SINOPSIA

Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.
Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?
Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?

Esaera zaharrak dioen bezala: “Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.

LAN TALDEA

ZALDI URDINA

SINOPSIA

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio

heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira.  Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

LAN TALDEA

HOZKAILUA

SINOPSIA

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.

LAN TALDEA

FRANKORI BILOBARI GUTUNA

SINOPSIA

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen  Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. 

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

LAN TALDEA

ETXEKOAK

SINOPSIA

Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.

Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak.

Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak.

LAN TALDEA

HAMLET

SINOPSIA

Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian.

Hamlet, gaur eta hemen.

Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski… hor da hauzia. 

“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatzen dugu, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du.

Hamlet, gurea…

LAN TALDEA

PUBLIKOARI GORROTO

SINOPSIA

Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.

LAN TALDEA

IDAZLEA ZEU ZARA, IRAKURTZEN DUZULAKO

SINOPSIA

Idazlea Zeu Zara, Irakurtzen Duzulako liburuan topatu dugu leihoak marrazten dituen neskatila. Mundua luzea eta zabala dela erakutsi digu eta leihoak pintatzen dizkigula zati txikitan ikusi ahal izateko. Bizitzaz gehiago ikasten baita kanpoan, presarik gabe bazoaz, oinak ipintzen diren lekuaz pixka bat haratago eramanez gogoa.

Hauxe duzu gomita hausnartzeko, galderek ez dutela erantzun bakarra deskubritzeko, burutapenak eta pentsamoldeak ez direla norabide bakarrekoak baieztatzeko, eta zergatik ez, amets egiteko.

LAN TALDEA

ERRAUTSAK

SINOPSIA

Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.

Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.

LAN TALDEA

BABILONIAKO LOREAK

SINOPSIA

Hegoak gogora ekartzen ditu bere amuma Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan.

LAN TALDEA

ERREGEA ETA BUFOIA

SINOPSIA

Erregea eta bufoia, nor baino nor,bertsolaria eta aktorea!!

Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.

Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan,

gehiago nor izango?

Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari. Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.

Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!

LAN TALDEA

HALA MINTZATU ZEN ZAPPATRUSTA

SINOPSIA

Danadanada!

Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabana, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin dira: Juan

Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfast-eko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak,  Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak Manex Dominitxine iparraldeko kantautorea, Aitor ameriketako tio pelotaria, Ignatius poeta  mozkorra portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.

Karabanak mundua zeharkatu du Euskal- Herrira iristeko: eraman genituen Indiara atabalak eta konkistatu genuen Taj Mahala, australiara joan ginen eta mundu guztia saltoka ipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan, gero orienteko errege magoengana korrika, haiek bahitu eta gora errepublika!, Ipar-Amerikara hurbildu eta yankee zantarrak kikildu, zeharkatu dugu Europa eta jateko bakarrik berakatz sopa, eta azkenik heldu gara Euskal-Herrira, kalipota larruan, eta berriz sartu dugu bizi-poza barruan!

Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak. Xoua eta algara plazan! Zazpi teta pitxaurre zapla! Pazpireta ratsis panza! Pantxazpi saltxitxas zaplata!

LAN TALDEA

BERTSOTRANPAK

SINOPSIA

Plaza bat. Desafio bat. Txapel bat. Eta iruzurra.

Bi bertsolari, Andoni eta Euxebio Egaña, beste bi bertsolariren aurka, Fredi eta Xabi Paia. Bertso artea.

Musikari bat, Aitor Agiriano. Eta musika asko.

Komediante bat, Ander Lipus, eta hamaika gai jartzaileren trikimailuak. Labirintoan tranparekin jolasean.

Plaza ezberdinetan Paiatarren eta Egañatarren arteko desafioa. Jokoan, txapela. Jolasean, musika, bertsoa eta antzerkia.

LAN TALDEA

LogoArteDrama
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari webguneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.