NOR GARA
Artedrama, Arte Eszenikoen Plataforma ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio da.
Artedrama Plataformaren oinarri eta labore-lurra, antzerkia eta artea esateko eta izanarazteko gure herri honek dituen hitzak eta ekintzak dira.
Labore-lur horretan finkaturik, zutabe ezberdinek eusten dute Artedrama Plataformaren sabaia.
Ikerketa: badena bilatzeko (Bila).
Sorkuntza: ez dena imajinatzeko, imajina bihurtzeko (Begi).
Ekintza: imajinatutakoa egiteko (Egin).
Drama: egindakoak hegaz egiteko(Hego).
Antzerkia: hegoa ogibide izateko (Ogi).
Artea: Ogibidea egibide izateko (Egi).
Sabaia eman gabe eraiki da Artedrama Plataforma.
Ander Lipus
ZUZENDARI ARTISTIKOA
Markina-Xemein (1971). Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak eta Madrilen lehen antzerki lanak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin batera Mina Espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. Bost urtez herriz-herriko antzerki-antropologia proiektua ere zuzendu zuen: “Ritos, gure azken lur zatia”.
Mendebaldeko tradiziozko antzerkian aditua, batez ere Indiako kathakali antzerki-dantzan.
Hainbat ikastaro eta antzerki eskoletan izan da irakasle.
2006an ArteDrama (Arte Eszenikoen Plataforma) sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa.
Euskarazko antzerki formakuntza eta antzerki jaialdia sustatzeko ADEL (ArteDrama Euskal Laborategia), sortu zuen Aulestin.
Bertso munduan, 2007ko Bertso Eguna, Bertsotranpak eta Erregea eta Bufoia egitasmoetan parte-hartu zuen.
Hainbat irrati saio eta aldizkaritan kolaborazioak egin ditu. Eta telebistan “Martina” saioan aritu zen aktore moduan.
Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldeko zuzendaria ere bada.
2023an, “Antzerkiaren labirintoan I” (Kuaderno bitakora) eta “Antzerkiaren labirintoan II” (Artedrama baten bila) liburuak argitaratu zituen.
Egun, maite duen antzerkia egiten jarraitzen du, zuzendari zein aktore lanetan.
Iasone Parada
EKOIZPENA
Orereta (1986) Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. EICTVn arte zuzendaritza ikasketak burutu ostean, 2012an hasi zen Artedraman ekoizpen lanetan.
Irantzu Azpeitia
HEDAPENA
Bilbo (1981) Kultur dinamizatzailea eta Kazetaritza ikasketak. Antzerki munduan hasi zen lanean 2003an Artez Aldizkarian. Ondoren kultur proiektu ezberdinetan hartu du parte Portal 71 Producciones Culturales enpresaren eskutik. 2012an Artedraman hasi zen hedapen arduradun gisa lanean.
Mikel Unamuntzaga
TEKNIKA ETA KOMUNIKAZIOA
Markina-Xemein (1987). Ikaskuntza formalean bezainbeste, bere jakinminari erantzuteko bilaketa lanean aritzean lortu ditu bere gaitasunak. 2019an batu zen taldeari batez ere teknika eta komunikazio lanen arloetan aritzeko.